GOIZUETAKO eraikuntzan eta obra zibilean diharduen enpresa bat da. Bere lan eremua Euskal Herria da.
Hasieran hormigoizko estrukturetan espezializatu zen, lehenik etxebizitza txikien estrukturak eta gero eraikin handienak, etxebizitzak, pabiloiak, urbanizazioak…
Lan merkatuan lekua egin ondoren eta estrukturaz gain era ezberdinetako lanak egiteko gaitasuna bazuenez enpresak, obra osoak egiten hasi zen. Horretarako esperientziadun langilez osatutako lan taldea osatu zuen.
Enpresaren ibilbidean pauso garrantzitsuenetakoa, Frantzian lan egiteko erabakia hartzea izan zen. Bertan lan egiteko dokumentazio guztia lortu ondoren kontratista printzipal gisa obra asko egin ditu. Bestalde aipatzekoa da bezero frantzesei eraikitzeko soluzio ezberdinak eman dizkiola enpresak bere ingeniari eta arkitektuei esker, produkzio kostua ahalik eta gehien murriztuz eta bezeroentzat onura gehien lortuz.
Bukatzeko, GOIZUETAKOk bere giza baliabideei ematen die garrantzia, lan munduan espezializatuz eta beharrizanei aurre egiteko profesionalekin lan taldea osatuz.